Orrialde:Maister 1757.djvu/355

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erraiten ezin den egia, eta mügarik eztian bizitzia.

Ni nüzü, bide ezinago xüxena, egia gehiena, bizitze egiazkua, bizitze dohatsia, bizitze kreatü izan eztena.

Egoiten bazira ene bidian, ezagütüren düzü egia, eta egiak libratüren zütü, eta bizitze eternala jardietsiren düzü.


III 56, 2. Nahi bazira bizitzian sarthü, begira itzazü ene maniak.

Nahi badüzü egia ezagütü, sinhets nazazü.

Nahi bazira hunian konplitü izan, jal itzazü oro.

Nahi bazira ene dizipülü izan, eitz zazü zure büria.

Nahi badüzü bizitze eternala gozatü, mesperetxa ezazü oraiko bizitzia.

Nahi bazira zelian gora izan, aphal zite mündian.

Nahi bazira eneki errege izan, kharreia ezazü eneki khürütxia.

Ezi khürütxiaren zerbütxariek baizik, eztizie edireiten salbamentiaren, eta egiazko argiaren bidia.


III 56, 3. Jesüs jauna, zeren zure bidia hersi den, eta mündiaz mesperetxatü, emadazü grazia, haren berauren