LVI. KAPITÜLIA
Gihauren büriak eitzi behar dütügüla, eta Jesü-Krist, khürütxiaren kharreiatzian, imitatü.
III 56, 1. Ene semia, zunbat ere zihaurganik jalkiren ahal beitzira, hañbeste eneganat igarenen ahal zira.
Hala nula kanpuan, ezdeus desiratziak, barneko bakia emaiten beitü; orobat barnetik bere büriaren eiztiaz, Jinkuareki jüntatzen dü.
Nahi dit, zure büriaren konplitüki ene boronthatiala eizten ikhas dezazün, plañürik egin, eta arrerraitekorik ükhen gabe.
Jarraiki zakitzat, ni nüzü bidia, egia, bizia.
Biderik gabe eztüzü ihur juaiten, egiarik gabe eztizü ihurk ezagützen, bizirik gabe eztüzü ihur bizitzen. Ni nüzü zü jarraiki behar zitzaion bidia, sinhetsi behar düzün egia, eta esparantxa ükhen behar düzün bizitzia.
Ni nüzü, gaxtotzen ezin den bidia