Othoitzen zütüt, Jauna, zure aitzinian grazia ediren dezadan; ezi zure graziaz aski dit, natürak desiratzen dütian gaizetarik, ez jardietsirik ere batere.
Izanik ere tentatü, eta thürbürarzün hanitx eskerniatü, eztit lotsarik ükhenen, zure grazia eneki den ber.
Hura düzü, ene azkartarzüna, hura eni konseillü eta sokhorri emailia.
Etsaiak oro beno photerusago düzü, eta zühürrak oro beno zühürrago.
III 55, 6. Hura düzü, egiaren bürzagisa, jakite hunaren erakuslia, bihotzaren argia, hersidüraren konsolazionia, tristeziaren akazazalia, lotsaren idokizalia, debozioniaren hazlia, nigarren erakharlia.
Zer niz hura gabe, zur idor bat baizik, eta zañ, egoixteko baizik hun ezten bat.
Zure graziak arren, Jauna, bethi aitzinetik eta undotik lagünt nazala, eta obra hunen egiteko thaik gabe erphai etxeki nazala, hori galthatzen deizüt, Jesü-Krist zure semiak hala biz.