Deus jakitek, deus aberastarzünek, deus edertarzünak, edo azkartarzünak, deus ezpiritiak, edo untsa mintzatziak eztizie balia zure eretzian, Jauna, zure grazia gabe.
Ezi natüraren propitajiak, hunen eta gaxtuen komün dütüzü: haitatien aldiz dohañ berhezia düzü grazia, edo amuriua, zuñtzaz edertürik, eta señalatürik direnian, merexitzen beitie bizitze eternala.
Hañbestetara duazü grazia hunen goratarzüna, nun gero jinen diren gaizen jakitia, miraküllien egitia, eta zunbatnahi beita handi den Jinkuaren ezpiritüz ikhustia, deus ezpeitira hura gabe pheretxatü izaten.
Haboroz haboro fedia, esparantza, eta beste berthütiak etzaitzü maithagarri, karitatia eta grazia gabe.
III 55, 5. O grazia ezinago dohatsia, ezpiritüz praube, berthütez aberats erazizalia, eta hanitx hunez aberats denaren bihotzez ümil izan erazizalia.
Ziauri jaits zite nitara, betha nazazü goizetik gora zure konsolazioniaz; beldürrez eñhiaren handitarzünak, eta ezpiritiaren idortarzünak ene arima engoxa erazi dezan.