ezi ez arrazuari maniak egiten dütüdanian.
Hantik düzü nitan hunaren nahia, nula egin dirodan aldiz, eztit edireiten.
Hantik jiten dütüzü, hanitx huntarzünen egiteko, ardüra hartzen dütüdan deseñak; bena grazia ments badüt, ene flakeziaren ajütatzeko, den mendren indarrak, eta bühürtziak eitz erazitzen diztadazü, eta faltala erorten nüzü.
Hantik heltzen düzü orano konplitü izatiaren bidia ezagützen düdalarik, eta aski klarki ikhusten, zer gisaz gobernatü behar düdan: nihauren gaxtotarzünaren pheziaz kargatürik, ezpeitüt ene büria goiti erazitzen gaizarik hoben direnen egitera.
III 55, 4. Ala beitüt, Jauna, ezinago zure graziaren mengua handia, bai gaiza hunaren hasteko, bai hartan aitzina juaiteko, bai etare haren akabatzeko.
Ezi hura gabe deus etzirozüt egin, zütan aldiz oro bazirozkezüt, graziak azkartzen naialarik.
O egiazki zelüko ziren grazia, zuñ gabe deus ezpeitira gure mereximentiak, eta gure natüraren propitajek deus ezpeitie izan behar pheretxatü.