eta bekhatiaz gastatü izan unduan, maküla horren phena hedatü düzü gizon orotarat, gisa batez nun natüra hura bera, zuñ zützaz untsa, eta xüxen egin izan beitzen, biziuaren orai, eta natüra gastatü izan den flakeziaren, hartzen beita, zeren eta haren bulkak, beraur eizten bada, gaizkiala, eta lürreko gaizetara thiratzen beitü.
Ezi indar aphür baratü zaiona, sü txinkha hauts pian gorderik daguena bezala düzü.
Hori da arrazu natürala bera, ülhüntarzün handi batez üngüratia, hunkiaren, eta gaizkiaren, egiaren, eta gezürraren orano ezagützen dakiana; zunbat ere ezpeitirotza konpli hun zaitzon gaizak oro, eta ezpeita orai gozatzen egiaren argi osuaz, ez bere bihotzeko xüxentarzünaz.
III 55, 3. Hortik jiten düzü, ene Jinkua, ene barnetiko phensamentiez, zure legian gozo hartzia, dakidalakoz zure mania hun, jüsto eta saintü dela, zuñek erakusten beitü orano, zer den gaizkia, eta bekhatiari ihesi egin behar dela.
Bena aragiak bekhatiaren legiala plega erazitzen nizü, haren desirer lehen,