Orrialde:Maister 1757.djvu/356

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


mesperetxiareki, zure imitatzekua.

Ezi eztüzü zerbütxaria, bere Jauna beno gehiago, ez etare dizipülia, bere bürzagiaren gañetiko.

Phena bedi zure zerbütxaria, zure bizitziaren imitatzez; zeren hartan beitago ene salbamentia, eta egiazko saintütarzüna.

Hartarik kanpo, irakurten, edo entzüten dütüdan gaizak batek ere, ezitazie ez plazer, ez kontentamentü oso bat emaiten.


III 56, 4. Ene semia, zeren horik beitakitzü, oro irakurtü beitütüzü: dohatsü izanen zira, egiten ere balin badütüzü.

Nurk ere ene maniak beitakitza, eta hurak begiratzen beitütü, hura da, ni maite naiana, eta nik hura maite ükhenen düt, eta ene büria hari erakutsiren deiot, eta eneki jar erazitzen düt ene aitaren erresoman.


III 56, 5. Biz hala egin, Jesüs Jauna, nula zük erran, eta hitz eman beitüzü, eta Jinkuak datsala grazia hori merexi dezadan.

Hartü dizüt, hartü zure eskütik khürütxia, egariren dizüt, bai egariren dizüt hil artio, zük nitan ezarri düzün bezala.