Orrialde:Maister 1757.djvu/340

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta maite dütüzüneganik, eta zure ezpiritia gibeltü konsolazione thenporal orotarik.

Hartakoz jondane Phetiri apostoliak othoitzen zitizü, Jesü-Kristen zerbütxari leialak, bere büriak bidejant, eta arrotz eli bat bezala etxeki ditzen mündü huntan.


III 53, 2. Ala beitüke konfidantxa handia, hiltzerako phüntian, mündü huntako gaizaren baten ere estekamentürik eztütianak.

Bena ezpiritü orano eri den batek, ezin bere beithan enthelegatzen dü, zer den, hala bihotzaren gaiza orotarik laxatürik ükheitia; eta gizon aragiareki estekatürik daguenak, eztaki zer den gizon debotaren libertatia.

Haregatik orogatik, nahi bada egiazki debot izan, behar dü hañ untsa hüllaner, nula hürrüner adio erran, eta ihuri ere ez haboro gogua eman, ezi ez bere büriari.

Zihauren büria erras garhaitzen badüzü, bestetan ehiñerago bürütan juanen zira.

Bere büriaren garhaitzia da, bitoria osua.

Ezi nurk ere bere büria aphaltürik