LIII. KAPITÜLIA
Jinkuaren grazia eztela laket, lürreko gaizetan gozo hartzen dienekilan.
III 53, 1. Ene semia, ene grazia preziatü düzü, ezin unhesten dizü, kanpotiko gaizekilan, eta lürreko konsolazionekilan, nahastekatü izatia.
Apartatü arren behar dütüzü, graziaren baragalliak oro, haren ükheitia desiratzen badüzü.
Besteganik berhez zite, maite ükhen ezazü ihur ere gabe izatia, eztezazüla txerkha ihureki elhestatzia; bena bai lehenago Jinkuaren debotki othoitzia, amurekatik kontzentzia xahürik eta ezpiritia dolümenareki etxeki ditzazün.
Eztezazüla mündü oroz pheretxürik batere egin: Jinkuaren zerbütxatzia kanpotiko gaiza ororen gañetik, ezar ezazü.
Ezi eztirokezü ezpiritia eneki etxeki, eta thenpora beraurtan gaiza igaraiten diren hoietan plazer har.
Hürrüntü behar düzü ezagünetarik,