Egiazko dolümenian, eta bihotzaren ümiliatzian, sortzen düzü pharkamentiaren esparantxa, phausatzen düzü kontzentzia nahasia, arraberriten düzü grazia galdia, begiratzen düzü gizona, gero jin behar dian koleratik, eta Jinkua, eta arima penitenta batzen dütüzü alkharreki, besarka saintü batetan.
III 52, 4. Bekhatien dolümen ümila, sakrifizio maithagarri bat düzü zuretako, Jauna, zuñek ürrin hanitxez hobiago bat egoixten beitü, zure aitzinian, ezi ez intxentsü erratzen denak.
Hori düzü orano ünkhentü preziatü, zure huñ sakratietara ixur ledin nahi ükhen züniana: zeren ezpeitüzü seküla belzurirrik egin bihotz dolümenez eta ümilitatez betherik daguenari.
Han düzü gure etsaiaren kolerari ihesi egiteko lekhia; han theiarzün bestetarik bildü dütügünak oro garbitzen, eta hunialat khanbiatzen dütüzü.