Bestela erran baneza, zü jar zinteke ene kuntre, eta elükezü ihur ni süstenga nindiruanik.
Zer merexitü düt ene bekhatientako, ifernia, eta sü eternala baizik?
Egian aithortzen dit, trüfak eta mesperetxiak merexi dütüdala untsa, zure deboten artian izentatü izatia: eta zunbat ere hori nekez entzüten beitüt; haregatik orogatik salhatüren zitit ene bekhatiak, nihauren kuntre, egiaren süstengutan, amurekatik zure miserikordiaren ehiñerago jardiestia, merexi dezadan.
Ogendant nizanian, eta ahalkez betherik naguenian, zer erranen düt?
Eztit, hitz hunen erraiteko baizik, mihirik, bekhatü egin dit, Jauna, bekhatü egin dit, heizü nitzaz pietate, pharka ezadazü.
Eitz nazazü aphür bat, ene doloriaren nigarrez hüstera, lür ülhün, eta heriuaren belzküraz estalirik daguenialat juan beno lehen.
Deus galthatzen düzia, gar habororeki, bekhatore miserable ogendant bateganik, ezi ez bihotzeko dolümenian izan dadin, eta bere faltegatik ümilia dadin.