Orrialde:Maister 1757.djvu/332

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta ümil bat, untsa egitera kostümatü düzün bezala, amurekatik zure begi kheñürik mendrenian, obedi zitzadan.

Nihauren büria, eta nik dütüdanak oro gomendatzen deitzüt gaztigatü izateko, hobe düzü heben gaztigatü izatia, ezi ez beste mündian.

Zük oro bederakarka badakitzü, eta gizonaren kontzentzian deus estalirik eztüzü zuretako.

Heltü behar dien gaizak, egin izan ziren beno lehen ezagütü züntian, eta eztüzü beharrik nurbaitek abisa zitzan, edo erakuts ditzazün lürren gañen igaraiten diren gaizak.

Zük badakizü, zer den hun ene profeitiarentako, eta zuñen abantallus den gaitz ükheitia biziuen erdollaren garbitzeko.

Egizü nitzaz, zihaurk plazer düzüna, eta eztezazüla belzuririk egin, ene bizitze bekhatüz estaliari, zuñ ihurk zük beno hobeki, eta klarkiago ezpeitü ezagützen.


III 50, 7. Jauna, emadazü grazia, jakin behar düdanaren jakiteko, maithatü behar düdanaren maithatzeko, zuri plazentenik zaizünaren laidatzeko, zuri pretiatü üdüri zaizünaren goguan etxekiteko,