Orrialde:Maister 1757.djvu/333

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta zure begien aitzinian itxusi denaren deslaidatzeko.

Enazazüla eitz, ene begiek kanpuan ikhusten dienaren araur, ene jüjamentiaren emaitera, ez ene sendimentiaren erraitera gizon deus eztakienen entzütiaren araur: bena berhez erazi itzadazü gaiza ezpiritualak ikhusten ahal direnetarik; eta txerkha erazi zadazü bethi, gaiza ororen gañetik, zure plazer hunaren boronthatia.


III 50, 8. Gizonen zentziak ardüra inganatzen dira, bere jüjamentien emaitian, orobat mündü hunen maithazaliak inganatzen dira, ikhusten ahal diren gaizen baizik ükheitez.

Nulaz da gizona hobe, beste gizon batek, bestiak beno handiago uste dialakoz.

Inganazale batek inganazale bat, bano batek bano bat, ütsü batek ütsü bat, flakü batek flakü bat inganatzen dü, goratzen dian thenporan, eta egiaren erraitera, ahalkez lehenago bethatzen dü, banoki laidatzen dianian.

Ezi san Franzes ümilak dioian bezala, Jinkuaren begien aitzinian handi den bezañbeste düzü batbedera, eta ez haboro.