amurekatik gizonak beno lehen, zü txerkha zitzadan ene konsolazionetako.
Hortarik ere ikhasi dit, zure jüjamentü ezin ezagützen denaz ikhara jarten; zeren jüstua gaixtueki nahastekatzen beitüzü doloretan, bena ez hun arau, eta jüstoki baizik.
III 50, 5. Eskerrak emaiten deitzüt, zeren ene gaizki eginak gaztigü gabe eztütüzün eitzi; bena azote kolpü garratzez xehekatü naizün, doloriak emaiten, eta hersidürak igorten zeneiztalarik kanpotik eta barnetik.
Eztüzü ni konsola niruanik zeliaren pian diren gaizetarik batere, zü baizik, ene Jinko Jauna, arimen zelüko medezia; zük zaurtzen gütüzü eta sendotzen zük iferniaren khantiala eramaiten gütüzü, eta hantik idokitzen ere bai. Biz zure gaztigia nitan gañen, eta zure zaharuak berak jakintsütüren nizü.
III 50, 6. Haur nüzüla ni, zure eskien artian, aita maithatia, zure azote kolpien gaztigiaren pian aphaltzen nüzü.
Zaflezazü ene bizkarra, eta ene lephua, amurekatik ene okherreria plega erazi dezazün, zure boronthatiaren egitera.
Egin nazazü zure diszipülü debot,