Orrialde:Maister 1757.djvu/330

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


aphür batez aphalmentü ükhen behar beitü kanpotik, barnetik zü beithan bethi bizitzen delarik.

Biz aphür bat mesperetxatü, eta ümiliatü, ezdeus bedi gizonen aitzinian, soferitzek, eta eritarzünek xeheka beze: amurekatik zureki arzara phitz dadin, argi berri baten arthorian, eta zelüko gaizetan, argiz bethia izan dadin.

O aita saintia, zük hala eragin düzü, zük hala nahi ükhen düzü, eta zük manhatü ükhen düzüna egin izan düzü.


III 50, 4. Zure adixkidiari egiten düzün grazia bat düzü, mündü huntan zureganatko amuriuagatik soferitzia, eta thürbürarzünian izatia, zunbatetan-nahi beita, eta nurtaz-nahi beita, hori egin ledin nahi ükhen beitüzü.

Deus lürren gaiñen egiten deia arrazu gabe, eta nun ezten zure konselliak eta probidentziaz phausatia?

Hun dütüzü enetako, Jauna, zeren ümiliatü naizün, amurekatik ikhas ditzadan zure grazian izateko bidiak: eta aparta ditzadan bihotzeko goratarzünak, eta nihaurez dütüdan sinheste hunak.

Profeitable düzü enetako, zeren ahalkez estalirik begithartia ükhen düdan,