Orrialde:Maister 1757.djvu/325

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dizie, zü aldiz deusentako etzütie hun edirenen.

Hori dela kausa natüra zunbait ordüz tristetüren düzü, eta eztükezü aphür ixilik soferitzen badüzü.

Gaiza horietan, eta beste holako hanitxetan, ardüran borogatü izaten da Jinkuaren zerbütxari leiala, zer gisaz bere büria ezdeusten, eta gaiza orotan hezten ahal dükian.

Nekez düzü holako zerbait, zuñtan hañbeste mengua eztüzün, zihauren büriari hiltzia, nula ikhusten, eta soferitzen düzünian, zure boronthatiaren kuntre datekian gaiza zunbait, orotan gainti aldiz, manü ükhenen düzünian gaiza desarau, eta eztirela hun zuri üdüri zaikezünen egitia.

Eta nula ezpeitzira bentüratzen besteren esküpian zaudiano, photere handiago bati bühürtzera, hartakoz gaitz üdüri zaizü dela, besteren kheñürik mendreniala plegatzia, eta hartan ebiltia, eta zure sendimentü propiaren eiztia.


III 49, 6. Bena untsa ikhusazü, ene semia, triballü horien frütia, hen bertan akabatzia, eta phakü ezinago handia; eta hantik eztüzü ükhenen khexeriarik,