bai aldiz pazentziaren konsolio ezinago azkar bat.
Ezi orai gogotik boronthate txipi eizten düzün hunen ordiari; zelian bethi ükhenen düzü zure boronthatiaren konplitzia.
Ezi han edirenen dütüzü nahi dütüzün gaizak, edo desira ahal zintzakianak oro.
Han badükezü, huntarzün ororen ükheiteko photeria, hen galtzeko lotsarik gabe.
Han zure boronthatiak, eniareki bethi jüntatürik, eztizü deus besterenik, ez berauren berhezirik desiratüren.
Han ihur etzaizü bühürtüren, ihur eztüzü zützaz plañitüren, ihurk etzütü destorbatüren, deus etzaizü nahi eztüzünik jinen: bena gaiza desiratiak oro batetan, zure goguaren araur dütükezü, eta zure bihotzeko desirküntiak oro aseziatüren eta gaintikatüren zitizie.
Han goitzarran soferitien ordari, emanen deizüt gloria, tristezien ordari, laidorioz estaliren zütüt, eta lekhürik aphalena hartü dükezülakoz, ükhenen düzü, ene erresomako egongia bethierekoz.
Han agertüren düzü obedientziaren