Orrialde:Maister 1757.djvu/324

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


handiaz bethe izatia, bena eztirozü orai hura jardiets.

Ni nüzü: egürüki nazazü (dio Jaunak) Jinkuaren erresoma jin artio.


III 49, 4. Behar düzü orano lürrian borogatü izan, eta hanitx gaizatan bulkatü.

Emanen zaizü zunbait ordüz konsolazionia, bena ez behin ere asezia osua.

Azkar zite arren, eta izan zite indartsü, natürak nahi eztütian gaizen, bada untsa egiteko, bada soferitzeko.

Gizon berriaz beztitü behar düzü, eta beste gizon batetara khanbiatü.

Ardüra egin behar düzü nahi eztüzüna, eta nahi düzüna orobat eitzi.

Bester plazer egiten dian gaizak, badizü opütz hun bat, eta zure gogara denak, eztizü aitzinago profeitürik emanen.

Betsen errana entzün izanen düzü, zuria ezdeusentako hartü izanen düzü; bestek galthatia ükhenen dizie, zük aldiz zure galtua eztüzü jardietsiren.


III 49, 5. Bestiak handi dütükezü jenten ahuetan, zützaz aldiz eztizie hitzik erranen.

Bester gaiza bata, edo bestia fidatüren