Orrialde:Maister 1757.djvu/315

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


badükezü dohatsütarzün deusetan ere eskazkeriarik eztütian bat, erreustarzünik gabe, hanko izale dohatsien konpaña ezti, eder, eta maithagarrian.


III 47, 3. O ikhusi bazüntü zelian diren saintien bethiereko khoruak, zuñen gloria handiaren boztariuan daudian orai ere; zunbat ere nuizpait mündü huni üdüritzen beitzeion mesperetxiaren peko zirela, eta kasi bizitzia etziela merexi: düdagabe lürrialadrano aphal zinteke, eta nahiago zinanteke ororen pian lehenago izan, ezi ez bakhoitz baten gehien.

Eta etzintzake bizitze huntako egün hunak desira, bena lehenago alagera zinteke, Jinkuagatik doloretan izatiaz, eta irabazi ezinago handi bat uste zünüke lizatiala, gizonen artian ezdeusentako igaraitia.


III 47, 4. O goza bazintza gaiza hoiek, eta zure bihotzian barna beno barnago sar balite; nula atrebi zinteke, aldi bakhoitz batez ere, plañürik egitera!

Bizitze eternalarentako eztireia behar gaiza phenuak oro soferitü?

Eztüzü gaiza txipia, Jinkuaren erresomaren galtzia, edo irabaztia.

Goiti zazü arren zelialat zure begithartia.