Etzira lüzaz heben triballatüren, ez bethi dolorez kargatü izanen.
Egürükazü aphür bat, eta ikhusiren düzü sarri, zure gaitzen ürhentzia.
Thenore bat jinen düzü zuñtan triballiak, eta nahaspillak oro baratüren beitira.
Thenporareki igaraiten diren gaizak oro, txipi, eta llabür dütüzü.
III 47, 2. Egiten düzüna, egizü untsa, triballa zite ene miñatzian eta ni nükezü zure phakia.
Izkiriba, irakur, khanta ezazü, egizü hasperen, egon zite ixilik, zaude orazionetan; soferi itzazü bihoztoiki, zure nahiaren kuntre jiten diren gaizak; bizitze eternalak merexi zitizü horik oro, eta handiagorik.
Jinkuak dakian egün batez jinen düzü bakia; eta ordian eztükezü thenpora hartako gaik ez egünik; bena bai argi bethi irañen dian bat; karitate mügagabe bat, bake fermo bat, eta phausü segür bat.
Ordian eztüzü erranen, hiltzezko khorpitz huntarik nurk libratüren nai? Eta eztüzü marrakarik eginen, diozülarik, elas miserable nizana, ala beira ene hebeko egoitia lüzatü! Zeren heriua bethierekoz akazatü izanen beita; han