hartakoz mehatxü orotan behar nikezün ümiliatü, eta hurak eztiki soferitü.
Pharka itzadazü falta egin dütüdanak, hala gobernatü enizan ordü oroz, eta emadazü arzara haboro soferitzeko grazia.
Ezi hobe düzü enetako, zure miserikordia hüts eztaitiana, pharkamentiren jardiesteko ezi ez ene jüsto izateko ustekeria, kontzentzia gorderik daguenaren segürantzatan ezarteko.
Zunbat ere deus ezpeitüt ene büriaren sendi, haregatik etzirozüt xahü idok, zeren zure miserikordia gabe, gizonik batere ezpeita zure aitzinian jüsto edirenen denik.
XLVII. KAPITÜLIA
Gaiza greugarriek orok bizitze eternalagatik soferitü behar diela.
III 47, 1. Ene semia, ene amurekatik hartü dütüzün triballiek etzitzela deskoraia, eta kantu orotarik jiten zaitzün thürbürarzünek, etzitzela bihotz aphal izan erazi, bena ene hitz emaitiak behar zütü gaiza heltzen diren orotan azkartü, eta konsolatü.
Nik badit nuntik zü phaka, izariak oro beno handiago den gisa batez.