ez eztaite ingana; zunbat ere, zentzügaben begietan, ezpeita xüxen üdüri.
Eni arren hersatü behar da, jüjamentü orotan, eta ez berauren ustekerian bermatü.
Ezi jüstua ezta nahasiren, zernahi beita Jinkuaganik hel dakion, nahi bada zerbait haren kuntre erran izan den, hartan eztenik, eztü axol handirik ükhenen.
Gisa berian eztü boztario handirik hartüren banoki, nurbaitek arrazureki faltagabe dela erakusten balin badie.
Ezi bere beithan ikhusten dizü, ni nizala bihotz xokhuen ikherzalia, eta eztüdala jüjatzen kanpotiko itxuraren araur.
Ezi hanitxetan gizonen jüjamentian laidable edireiten den gaiza; eztate hala, ene begietan, bena bai itxusi eta okher.
III 46, 5. Jinko Jauna, jüje jüstua, azkarra, eta pazentziaz bethia, gizonen flakezia, eta gaixtotarzüna ezagützen dütüzüna, izan zite ene indarra, eta konfidantxa oro; ezi eztizüt ene kontzentzia bera aski.
Zük badakizü, nik eztakidana, eta