Orrialde:Maister 1757.djvu/311

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta lasto bat beno haboro etxeki ezpazintza? Bilho bakhoitz bat idoki ahal litzirozieia?


III 46, 3. Bena debozionia bihotzian, eta Jinkua bere begien aitzinian eztiana gaizki egina erakusten dian hitz batek ehiñera ofensatzen dü.

Nitan aldiz fidatzen dena, eta bere jüjamentiari egoitera desiratzen eztiana, gizonen lotsarik batere gabe izanen da.

Ezi ni niz jüjia, eta segretien ororen ezagützalia: nik badakit, gaiza nula igaren den; nik goitzarrenen egilia, eta soferizalia ezagützen dütüt.

Ene jakitiareki hitz hura erran izan düzü, ene lixenziareki hori heltü düzü, amurekatik hanitxen bihotzetarik phensamentiak ager litian.

Nik ogendüna, eta ogengabia jüjatüren dütüt, bena aitzinetik nahi ükhen dütüt borogatü bata eta bestia, jüjamentü estali batez.


III 46, 4. Gizonen jakileguak ardüra inganatzen dü, ene jüjamentia egiazko da, egonen da, eta ezta khanbiatü izanen.

Estalirik dago komünzki, eta aphürri baizik, ezta agertzen gaiza batbederarentako: bena seküla ezta inganatzen,