Aski gaiza aphürra düzü, zunbait ordüz elhiak unhets ditzazün, eztirozünen gañen azote kolpü handirik orano soferi.
Eta zeren hañ gaiza txipiak bihotzialat igaraiten zaitzü, orano aragiari enjogi zirelakoz baizik, eta gizoner, behar beno haboro gogua emaiten düzülakoz baizik.
Ezi mesperetxatü izatiaren lotsa zirelakoz, zure faltegatik hitzezko gaztigürik eztüzü nahi, eta estalgünen itzal hotza txerkhatzen düzü.
III 46, 2. Bena hobeki zihauri so egin ezazü, eta ezagützen düzü, mündia, eta gizoner plazer egiteko amurio banua, orano zütan bizi direla.
Ezi nuiz ere aphaltü, eta zure faltegatik ahalketü izatiari, ihesi egiten beitüzü: gaiza segür bat düzü, etzirela egiazki ünble, ez egiazki mündiari hil, ez mündia zuri krüzifikatü.
Bena beha zite ene hitzari, eta eztüzü axolik ükhenen, gizonen ehün mila hitzentako.
Erran litian ordian zure kuntre, ezinago malezia handi bateki, sor ahal litekian gaizak oro, zer damü egin litzirozie, erras igaraitera eitz bazintza,