Orrialde:Maister 1757.djvu/309

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bizitzez khanbia erazirik, debozioniaren süia emaiten ahal deikienen, arranküra oso bateki txerkhatzia!

Ala beita henitxentako gaixto izan, hen berthütia ezagütü, eta laidatü izan den, behar beno lehen!

Ala beita hanitx profeitable izan, segretki graziaren begiratzia, bizitze hüskor huntan, zuñ dena oro, tentazione, eta gerla baizik ezpeita.


XLVI. KAPITÜLIA


Jinkuatan ihurk ükhen behar dian konfidantxaz, gure kuntre erraiten diren elhen unhesteko.


III 46, 1. Ene semia, egon zite fermoki, eta nitan esparantxa ükhen ezazü. Ezi zer dira elhiak, elhe baizik? Baduatzü airian, bena harriak etzitizie xehekatzen.

Ogendant bazira, phensamentian ükhen ezazü, nahi zirela gogo hunez khanbiatü hunialat: kontzenziak ezpadeizü ogenik ezagüt erazitzen, nahi düzüla hori Jinkuagatik gogotik soferitü.