Orrialde:Maister 1757.djvu/308

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


segretü galthatü deitadanian; bena bere büria, eta ni salhatü unduan, berhala juan düzü.

Holako gizon elhestari, eta goguarik emaiten eztienetarik begira nazazü, Jauna, hen eskietara eror enadin, eta halakorik deus seküla egin eztezadan.

Ezarzü, ene ahuan hitz egitiari, eta fermo dena, eta hürrünt ezazü eneganik mihi inganazalia. Enirozü sobera gogua eman ahal nihaurk unhetsi nahi eztüdan gaizari.


III 45, 5. Ala beita hun, eta bakezko, bestetzaz ixilik egoitia, eta gaiza ororen bardinzki ez sinhestia, eta behin entzün ükhenaz, haboro ez nekez baizik minzatzia, aphürri bere büriaren ezagüt erazitzia; berauren bihotzaren bethi ikhusle izatia.

Eta ez hitz ororen erranari khanbiatzia, bena desiratzia, barnetiko eta kanpotiko gaizak oro, zure boronthatiaren plazer hunaren araur, egin izan ditian.

Ala beita segür, zelüko graziaren untsa begiratzeko, gizonen aitziniala agertziari ihesi egitia! Eta kanpotik pheretxü handi eman eraziren deikiela üdüri den gaizen, ez desiratzia: bena