Bena gizonak gira, eta ez deus ere besterik, gizon flakiak baizik, zunbat ere hanitxez uste, eta erraiten beitie aingüriak girela.
Nur sinhetsiren düt, jauna, nur zü baizik? Zü zira egia inganatzen eztiana, eta ezin inganatü izaten ahal dena.
Haboroz haboro gizonak oro dütüzü gezürti, falkü, khanbiakor, erorkor, orotan gainti bere elhestetan; gisa batez nun, nekez ihurk sinhetsi behar beitü, are egiaren itxura diala üdüri dian gaiza.
III 45, 4. Ala beikütüzü aitzinetiko ikhuste handi bateki abisatü, gizoner gogua eman behar güniala, erran deiküzünian, gizonaren etsaiak direla bere mixkandiak, eta etzela behar sinhetsi, “haur düziela hebentxe, edo hura düziela hantxe Jesüs Jauna” errailia.
Ene khostüz hori ikhasi dit, eta Jinkuak detsala, eni gogua haboro har erazitzeko den, eta ez erhokeriala eizteko.
Abisatü izan zite (dio nurbaitek) abisatü izan zite, begirezazü zihaur beithan, nik erraiten deizüdana. Eta ni ixilik naguen thenporan segret uste düdalarik; beraur eztiaukezü ixilik