Orrialde:Maister 1757.djvu/316

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Haur nüzüla ni, eta ene saintiak oro eneki, zuñek mündü huntan debadio handirik ükhen beitie, orai alagrantzian, orai konsolazionian, orai segürantzan, orai phausian, beitira, eta izanen ere bai ürhenzerik gabe eneki ene aitaren erresoman.


XLVIII. KAPITÜLIA


Eternitateko egünaz, eta bizitze huntako hersidüretzaz.


III 48, 1. O zelüko ziotatiaren egoite ezinago dohatsia! O eternitateko egün ezinago argia! Gaiek batek ere ülhüntzen eztiana, bena egia ezinago handiak argitzen diana; egün bethi maithagarri, bethi segür dena, eta khanbiorik batere kunrialat ükheiten eztiana!

O Jinkuak baletsa, egün hura jin lizan, eta mündü huntako gaiza thenporalak oro akabi liren!

Egia düzü, leñbürü bethi irañen dian batez dardeiatürik saintier argitzen diala; bena ez lürren gañen bidejant direner, hürrünetik, eta ülhünpez