Orrialde:Maister 1757.djvu/301

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jakinsiago, edo zühürrago zure büriaren üdüri erazitzeko.

Iseia zite, zure biziuen hil erazitzera; zeren horrek haboro profeitü emanen beiteizü, ezi ez hanitx phüntü gaitz gizonen ezpiritiaz phenatzen dütianen ezagütziak.


III 43, 2. Hanitx irakurtü, eta ikhasi dükezünetik landa, behar düzü bethiere ohiko hatsarriala ützüli.

Ni nüzü gizonari jakitiaren erakuslia, eta gizonak erakuts liruan beno, enthelegü hobiago baten txipier emailia.

Ni mintzo nitzaiona bertan zühürtüren da, eta ezpiritüz hanitx profeitatüren dü.

Ala beitira desditxatü, gizoneganik hanitx gaiza eztakienik jakin nahi dienak, axol handirik üken gabe, zuñ den ene zerbütxatzeko bidia!

Jinen düzü thenpora, zuñtan agertüren beita Jesü Krist bürzagien bürzagia, aingürien Jauna, irakurtü dütien gaizen ororen entzüteko, erran nahi beita batbederaren kontzentziaren ikhertzeko.

Ordian khandera-argiz, Jerüsalame ikhertia izanen da, eta ülhünpian gorderik