Kreatüreganat so egiten düzünian, zihauren büriari idokiten düzü krezaliaren sua.
Ikhas ezazü, kreazaliaren amurekatik zure büriaren gaiza orotan garhaitzen; ordian Jinkuaren ezagütziala heltüren ahal zira.
Zunbatnahi beita txipi den, gaiza ihurk behar ezten bezala maithatzen diana, eta so egiten deiona; bihotza gastatzen deizü, eta huntarzün ezinago handitik gibeltzen gütü.
XLIII. KAPITÜLIA
Mündüko jakite banuaren kuntre.
III 43, 1. Ene semia, gizonen hitz ederrek, eta zorrotzek etzitzaiela hunki; ezi Jinkuaren erresoma eztiagozü, elhe erraitian, bena bai berthütian.
Gogua emazü ene hitzer, zuñek bihotzaz süz, eta ezpiritiaz argiz bethatzen beitütie, dolümena erakharten, eta hanitx gisatako konsolazionia emaiten beitie.
Eztezazüla jagoiti hitz bat irakur,