Orrialde:Maister 1757.djvu/299

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


maithatziak, eta ene amurekatik maithatü behar düzü, nur ere hun üdüritü beitzaizü dela, eta mündü huntan untsa khario beitüzü.

Ni gabe adixkidegua eztüzü balius, ez iraipus; nik oropilatzen eztüdan amuriua eztüzü ez egiazko ez xahü.

Hola maite dütüzün gizonen estekamentier gisa batez hil behar düzü, nun, zütan den bezanbat, desiratzeko beitzünüke, hen lagünguarik gabe izatia.

Hanbatenaz haboro Jinkuaganat gizona hüllantzen da; zunbatenaz hürrüntzenago beita lürreko konsolazione orotarik.

Hanbatenaz ere gorago Jinkuaganat igaiten da; zunbatenaz aphalago bere beithan jaisten beita, eta berauri xarrago dela üdüri beitzaio.


III 42, 2. Bena zunbait huntarzün bere büriari emaiten dianak, Jinkuaren graziaren bere beithara jitiari baragallü bat ezarten dü; zeren Espiritü Saintiaren graziak bethi bihotz ümil bat txerkhatzen beitü.

Bazeneki zure büriaren osoki ezdeusten, eta kreatüra ororen amuriotik laxatzen, eta idokiten; ordian behar nikezü ene graziaren turrusta zureganat igorri.