orok ene kuntre armak hartzen zitizie.
Eni arren jüstoki diautazü ahalkia, eta mesperetxia; zuri aldiz uhuria, laidoriua, eta gloria.
Eta ezpalin baniz adelatzen gogo hunez nahi ükheitera kreatüra oroz mesperetxatzia, eiztia, eta ezdeusentako osoki hartia izan nadin, eztirozüt bihotzeko bakia, eta fermotarzüna ükhen ahal, ez etare ezpiritiaren argia jardiets, ez zureki erras jünto izan.
XLII. KAPITÜLIA
Gizonetan eztiala behar ezarri gure bakiak.
III 42, 1. Ene semia, zure bakia ezarten badüzü zunbait bizizale lagünetan, alkharreki bizitzen, eta sendimentü batetako zireielakoz, khanbiakor, eta erreus izanen zira.
Bena hersatzen bazira bethi bizi, eta iraiten dian egiala, adixkide baten hürrüntziak, edo hiltziak etzütü tristetüren.
Nitan behar dizü bermatü adixkidiaren