Orrialde:Maister 1757.djvu/302

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egon diren gaizak agertüren dira, eta arrazonementiak ixiltüren.


III 43, 3. Nik instantian goititzen dit ezpiritü aphal bat, eternitateko egia habororen enthelegiala, ezi ez hamar urthez eskoletan estüdiatü balü.

Nik erakusten dit, elhen herotsik gabe, ustekerien nahaspillarik gabe, uhuriaren goratarzünik gabe, arrazunamentiaren debadiorik gabe.

Nik erakusten dit, lürreko gaizen mesperetxatzia, presentekuetan ez goxorik hartzia, eternitatekuen txerkhatzia, eta gozatzia, uhurer ihesi egitia, eskandalen soferitzia, esparantxa ororen nitan ezartia, nitarik kanpo deusen ez desiratzia, eta gaiza ororen gañetik, ene, sü handireki maite ükheitia.


III 43, 4. Ezi nurbaitek, ni bihotz osoz maite ükhenez, zelüko gaizak ikhasi dütü, eta miragarri diren gaizak erraiten zütian.

Profeitü haboro idoki dizü gaizen ororen eiztez, ezi ez gaitz eta gora direnen estüdiatzez.

Bena batzer erraiten dütüt gaiza komünak, bester berheziak: zunbaiti eztiki agertzen niz miraküllietan, eta