Orrialde:Maister 1757.djvu/292

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezi hartakoz irakurten dügü Josue eta Israelen haurrak Gabaonitez inganatiak izan zirela; zeren aitzinetik ezpeitzen Jinkuaren gogua jakin, bena elhe eztien sobera sinheskor izanez, hen debozione faltsiak trunperiala eror erazi zütian.


XXXIX. KAPITÜLIA


Erreus ihur eztadin izan egitekuetan.


III 39, 1. Ene semia, ene eskietan eitz ezazü bethi zure akhodiña, nik bere sasuan ezariren dit behar den bezala.

Egürükazü nik xüxent dezadan, eta hantiko profeitia borogatüren düzü.

Jauna, aski gogo hunez gaizak oro zuri eizten deitzüt, zeren ene phensamentiak profeitü aphür idoki beitiro.

Jinkuak baletsa, enendin esteka gero jin behar dien gaizer, eta zure boronthate hunari, berankeriarik gabe, oberenda nezan ene büria.

Ene semia, gizonak desiratzen dian gaiza zunbait, ardüra bere goguan