Orrialde:Maister 1757.djvu/291

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bereganatzen, her esteka erazitzeko; bena bai hek gaiza thenporalak, hetzaz enplegü hun baten egiteko: Jinkuak xüxentü ükhen dütian bezala, eta laugile ezinago handiak, deus behar eztenik bere kreatüran eizten eztianak ezari dütian bezala.


III 38, 2. Zernahi beita gaizaren heltziari orano egoiten ezazira kanpotiko itxurari, eta ikhusi eta entzün dütüzün gaizak ezpadütüzü, aragiari so daguen begi batez, ikhertzen: bena sartzen bazira berhala tabernaklian Moisareki, zernahi beita akhodiñatan gañen, Jinkuaren boronthatiaren jakiteko: entzünen düzü zunbait ordüz zelüko ihardestia, eta hantik jalkiren zira, hanitx presenteko gaiza, eta gero jin behar dienetarik, ikhasirik.

Ezi Moisa betho tabernakliala hersatü izan zen, düda emaiten, edo galto egiten zeienen klarki ezarteko; eta orazioniaren ajütiala laster egin ükhen zian; danjeretarik, eta gizonen gaixtokerietarik libratü izateko.

Zük ere orobat hersatü behar düzü, zure bihotzaren xokhuala, Jinkuaren baimentuaren sü handireki galthatzeko.