Orrialde:Maister 1757.djvu/290

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta amurio behar ezten bezalakua hilen.


XXXVIII. KAPITÜLIA


Kanpotiko gaizen gobernü hunaz, eta danjeretan Jinkuari hersatziaz.


III 38, 1. Ene semia, zuñ-nahi beita lekhütan, edo egitatetan ziren, nulako-nahi beita izan dadin zure kanpotiko lana, behar düzü arranküra handi bat ükhen, barnetiko libertatiaren begiratzeko, eta zihauren bürzagi izateko; amurekatik gaizak oro zure pian diren, eta zü ez henian:

Ziren zure egitaten bürzagi, eta gobernari, ez zerbütxari eta esklabo.

Bena lehenago egiazko Israelita berhezi bat bezala, igaren zite Jinkuaren haurren zorthialat, eta libertatialat.

Zuñ presenteko gaizen gañetik beitaude, eternitatekuak hobeki ikhus ditzen.

Zuñek begi exkerraz, igaraiten diren gaiza hoier, so egiten beitie, esküñaz aldiz zelükuer.

Zuñ gaiza thenporalek ezpeitütie