Orrialde:Maister 1757.djvu/284

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nik emanen düt phakü eternal bat, triballü llabür batentako, eta gloria mügagabe bat ahalke bertan igaraiten den batentako.


III 35, 3. Uste düzia, zelüko konsolazioniak bethi ükhenen dütüzüla, zure nahiaren arauiala.

Etzitizie hala ükhen ene saintiek bethiere, bena bai destorbiak handirik, eta hanitx gisatako tentazioniak, eta eskernio handiak.

Bena pazentziareki bere büriak süstengatü zitizien; Jinkuatan haboro fidatü izan beitziren, ezi ez beraurietan, zakielarik mündü huntako soferitzek etziela aski photere, gloria eternalaren merexitzeko.

Nahi zünükia zük berhala ükhen, beste hanitxek bortxa hanitx nigarren unduan, eta triballü handiez geroz, ükhen ziena.

Egürükazü Jinko Jauna, gizonki maneia zite, koraje har ezazü, etzitiala mesfida, ez etare hebentik aparta; bena ere eztüzüla dolürik zure khorpitzari, eta arimari, bihuatz zernahi beita thürbürarzünetara eñhe gabe Jinkuaren gloriagatik.

Nik ezinago gizenki ordaria emanen