dit; ni zureki nükezü, zure thürbürarzün orotan.
XXXVI. KAPITÜLIA
Gizonen jüdikamentü banuen kuntre.
III 36, 1. Ene semia, Jinkuatan ezarzü fermoki zure bihotza, eta gizonen jüjamentiaren eztüzüla lotsarik, zure kontzentziak minik egiten ezteizün thenporan.
Hun düzü gisa hortan soferitzia, eta eztüzü hori greugarri izanen, bihotz ümil batentako, ez etare Jinkuatan haboro, ezi ez bere beithan fidatzen denarentako.
Hanitxek hanitx gaiza erraiten dizie, eta hartakoz sinheste aphür ihurk hetan ezarri behar dizü.
Besthalte orori gogara egitia, eztüzü egiten ahal den gaiza bat.
Zunbat ere Jundane Phaule Jinkuatan ororen gogara, eta oro ororen izatera iseiatü beitzen; haregatik orogatik ezdeusentako khuntatzen zizün gizonetzaz jüjatü izatia.
III 36, 2. Aski, ahal ziruan, eta beraurtan