hel ahal zelüko ekhoiliarren khoruala.
Behar düzü arren korajuski, gaiza horien ororen artetik, igaren, eta indar azkar batez zure kuntre diren gaizak garhaitü. Ezi garhaitzaliaren düzü mana: herabeztiaren aldiz, eztüzü baratzen hanitx miseria baizik.
III 35, 2. Mündü huntan txerkhatzen badüzü phausia, nula ordian heltüren zira phausü eternaliala?
Eztüzüla orai nahi ükhen phausü hanitx, bena bai pazentzia handi bat.
Txerkha ezazü egiazko bakia, ez lürren gañen, bena zelian, ez gizonetan, ez beste kreatüretan, bena Jinkuatan beraurtan.
Jinkuaren amurekatik behar düzü gogo hunez gaiza orori suña pharatü, erran nahi beita, triballier, eta dolorer, tentazioner, eskerniuer, erreustarzüner, beharrüner, flakezier, goitzarrener, mardaller, aküsantxer, ümiliazioner, ahalker, gaztigier, eta mesperetxier.
Horik oro berthütiaren hun dira, horiek Jesü Kristen aperendiza zertako den borogatzen die; horiek zelüko khoruaren phezak alkhargana, jüntatzen dütie.