Orrialde:Maister 1757.djvu/276

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nahi nikezü hala lizan zureki, eta heltü zinen zure büriaren ez maithazale izateko phüntiala, eta ene, eta nik aitatako eman deizüdanaren boronthatiari xahüki egon zintian: ordian ezinago ene gogara zinanteke, eta zure bizitzia bakian, eta boztariuan igaren litezü.

Badüzü orano hanitx gaiza eizteko, zuñ ezpadeiztatzü osoki emaiten, ezpeitüzü galthatzen düzüna jardietsiren.

Konseillatzen zütüt, eros dizadazün ürhe süz bethia, aberats zitian amurekatik, eran nahi beita zelüko zühürtzia, lürreko gaizak oro huñ petan ezarten dütiana.

Eitz zazü gibelialat lürreko zühürtzia; gizonen eta zihauren düzün balakü ororeki.


III 32, 3. Erran deizüt, erosi behar züntiala gaizarik xarrenak; preziatü eta balius, gizonen jüjementian, direnen plazan.

Ezi üdüri düzü, egiazko zelüko zühürtzia erras xar, txipi, eta kasi ahatzerik dela: harek eztizü goratarzüna, ez lürrian handi izatia txerkhatzen: ala beitira hanitx, haren ahoz laidazaliak, bena hareganik hürrün dago hen bizitzia, hura da orotra ere, harri preziatü