hanitxi gorderik daguena.
XXXIII. KAPITÜLIA
Gure bihotzaren khanbiakor izatiaz, eta Jinkuaren azken intenzione üken behar dügünaz.
III 33, 1. Ene semia, eztezazüla sinhets, orai züre beithan düzün desirküntia, sarri beste batetara khanbiatüren zaizü.
Bizi zireno, nahi gaberik ere, erortoki izanen zira khanbiamentiari; gisa batez nun edirenen beitzütie, aldi batian alagera, bestian triste, orai bakian, gero nahaspillan; nuiz debot, nuiz debozionerik gabe, zunbait ordüz estudiuari emana, bestordian herabezti, orai phezü aurkhixe arhin.
Bena zühürra, eta ezpiritüz untsa ikhasia gaiza khanbiakor horien ororen gañetik xüti dago, goguarik eman gabe, zer bere beithan senditzen dian, eta zuñ althetarik khanbiamentiaren aizia jiten den; bena haren ezpiritiaren intenzione osua dago nuntik zerbait