zure büria osoki eizten ezpadüzü.
Bürdüñak huñetan beilütie bezala dütüzü, bere büriez phakü, eta hen maithazale direnak, nahiküntez, eta berri ikhasi beharrez betherik daudianak, horrat-hunat juailiak, zuñek beretako garratz eztiren gaizak txerkhatzen beitütie, eta ez Jesü Kristenak, heltüren ezten gaiza ardüra bere beithan ajargatzen, eta konpostatzen dielarik.
Ezi Jinkuaganik jalkiten eztiren gaizak oro galdiak izanen dira.
Orhit zite, hitz llabür ezinago konplitü den hunez; eitz itzazü oro, eta edirenen dütüzü oro, dereza ezazü inbeia, eta ükhenen düzü phausia.
Egia hori ardüra ezpiritian erabil ezazü, eta konplitü dükezünian, enthelegatüren dütüzü gaizak oro.
III 32, 2. Jauna, eztüzü hori egün baten lana, ez haur txipien txosteta bat; bena hitz llabür hortan diagozü, fraiderik hobenen izaterik saintiena.
Ene semia, saintien bidia zuñ den ezagüt unduan, eztüzü behar hantik gibeltü, ez etare deskorajatü; bena lehenago behar düzü therritatü izan, gaizarik hobenen egitera, edo gütienetik desiratü zure hasperenetzaz, heganat hüllantzia.