egitatiak, zuñek barnetiko indarraren gabezia erakhusten beitie.
Bihotz xahütik jiten da bizitze hunaren frütia.
III 31, 5. Nurk zer, eta zunbat egin dian, ihurk galthatzen dü: bena zuñen berthüte handiak eragin deion jakiteko, eztü hañbeste arranküra.
Xehe ihurk galthatzen dü, izan denez korajus, aberats, eder, jakintsü, edo izkiribazale, khantazale, tribaillari hun: bena aphürrek dioie, zuñen ezpiritüz praube den, zuñen pazient, eta ezti eta zuñen debot eta barnetiko den.
Natürak gizonaren kanpotiko gaizer so egiten dü, grazia barnetikuetarat ützültzen da.
Hura ardüra inganatzen da; hunek Jinkuatan dü bere esparantxa, inganatü ez izateko.
XXXII. KAPITÜLIA
Bere büriaren eiztiaz, eta desirkünte gaixto orotarik bilaiztiaz.
III 32, 1. Eztirokezü, ene semia, libertate erras hun den bat goza,