egin zeneion gaiza zerbait habororeki.
III 27, 4. Borthitz nazazü, ene Jinkua, ezpiritü saintiaren graziaz.
Emadazü barnetiko debozioniaren untsa azkartzeko berthütia, eta ene bihotzaren zernahi beita gaiza xar, edo preziusen desirkünte hanitx suertetakuetarik hüstekua, eta arranküra bano, eta hersidüra orotarik libratzekua: her orori so egitia, gaiza igaraiten diren eli bati bezala, orhitzen nizalarik, nihaurk ere hekilan igaren behar düdala.
Zeren deus iraipusik ezpeita ekhiaren pian, nun oro beitira banitate, eta ezpiritiaren eritarzün ala beita zühür gisa hortan gaizak ikhusten dütiana.
III 27, 5. Emadazü, Jauna, zelüko zühürtzia, ikhas dezadan zure, gaiza ororen gañetik, txerkhatzen, eta edireiten, zure, gaiza ororen gañetik, gozatzen, eta maithatzen, eta gañelatikuen diren bezala enthelegatzen, zure zühürtarzünaren xediaren araur.
Emadazü grazia lausenkazaliari ezagützereki ihesi egitekua, eta ene kuntre duenaren pazentziareki unhestekua.
Zeren haur beita zühürtze handia,