Orrialde:Maister 1757.djvu/263

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hitzen aize orogatik ez zotükatzia, eta lausenkari gaixtuer beharriaren ez pherestatzia: ezi gisa hortan akabiren dü ihurk segürki bide hasia.


XXVIII. KAPITÜLIA


Mardalleren mihien kuntre.


III 28, 1. Ene semia, etzitiala khexa, nurbaitek zützaz sendimentü gaixtorik balin badü; eta zük gogo hunez entzüten eztütüzün gaizarik erraiten balin badü.

Zük, zihaurtzaz sendimentü gaixtuagorik, ükhen behar düzü, eta sinhetsi, ihur ere eztela zü beno flakiagorik.

Zihauren barnian paseiatzen bazira, eztüzü kasü handirik eginen, hegaltaz igaraiten diren elhetzaz.

Jakite handi bat düzü, batzarre gaixtuetan ixilik egoitia, eta bihotzez eneganat ützültzia, eta gizonen jüdikamentiagatik, bere guntzetarik ez jalkitia.


III 28, 2. Eztaguela zure bakia gizonen