Haur edo hura tüerkhatzen badüzü, hor edo heben izan nahi bazira, zure untsa izatiaren, edo plazer hunaren hobeki jardiesteko: etzira seküla phausian izanen, ez arranküra gabe; zeren gaiza orotan edireiten beita zerbait ments, eta lekhü orotan nurbait ihurk kuntre beitü.
III 27, 3. Eztizü arren zernahi beita kanpotiko gaizaren akisitziak, edo doblatziak phausia emaiten; bena bai lehenago, haren mesperetxatziak, eta bihotzetik zaiñetaradrano idokitziak.
Eta horrek enthelegatü behar dü, ez solamentz dihariaren, edo aberastarzünen akisitziaz; bena orano uhuriaren txerkhatziaz, eta laidorio banuaren desiratziaz, zuñ mündiareki igaraiten beitira.
Lekhiak eztizü ihur azkartzen, ments denian ezpiritiaren debozionia; eta bake kanpotik txerkhatü harek, eztizü hanitx irañen, bihotzian fundamena phausatürik ezpadü; erran nahi beita nitan bermatzen ezpazira; egongüz khanbiatzen ahal zira, bena ez hobetzen.
Ezi heltüren, eta hartüren düzün lehen okasionian, edirenen düzü, ihesi