XXVII. KAPITÜLIA
Gihauren amurio propiak ezinago gibeltzen gitiala, huntarzün ororen gañetik, denagatik.
III 27, 1. Ene semia, behar dütüzü oro eman, deus ere zihaurtarik begiratü gabe; ororen ükheiteko.
Jakin ezazü zihauren amurio propiak, haboro damü egiten deizüla, ezi ez beste mündüko gaizak batek ere.
Amurio, eta enjogidüra düzünaren araur, haboro, edo aphürrago zuñ-nahi beita gaizari estekatzen zira.
Zure amuriua xahü balin bada, sinple eta untsa xedatürik; deusen ere eztüzü estekamentürik ükhenen.
Eztezazüla desira, sori esten gaizaren ükheitia; eztüzüla nahi ükhen, zihaur zonhütsützen, edo barnetikp libertatia gal erazitzen ahal deizüna.
Gaiza estranje bat düzü nulaz bihotz osoz etziren eni egoiten, desiratzen, edo ükheiten ahal dütüzün gaiza ororeki.
III 27, 2. Zeren tristezia bano batez zure osagarria mendretzen düzü, eta arranküra behar gabez eñhezen zira?
Egon zite fermoki ene plazer hunari, eta eztüzü damürik batere soferitüren.