XXIV. KAPITÜLIA
Eztela behar, sobera jakin-nahireki, besteren bizitzia txerkhatü.
III 24, 1. Etzitiala, ene semia, izan jakin behar hetarik, eztezazüla ükhen arranküra behar gaberik.
Zer duazü, halako, edo hulako gaizan? Zük eztüzü eni jarraikitia baizik.
Ezi zer duazü, ala hura hulako, edo halako den, ala haur hola, edo hala goberna, eta mintza nadin?
Bestetzaz ihardesteko beharrik eztüzü, bena zihauren khontiak behartüren zaitzü eman; zeren arren hen akhodiñetan sartzen zira?
Haur nüzüla ni, ororen ezagütziala, eta ekhiaren pian egiten diren gaizen ororen ikhustia: bazikit, zer gisaz batbedera den, eta zer dian bihotzian, zer nahi dian, eta zertara duen haren intenzionia.
Orok arren eni eitzi behar dizie: zü aldiz begira zite bake hun batetan, eta eitz zazü, büria akhodiñaz betherik diana,