Orrialde:Maister 1757.djvu/254

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hetan nahi bezanbat egoitera.

Eginen, edo erranen dütian gaizak oro, jitnen zitzozü beraurtan gaña; zeren ni ezin inganatzen beinai.


III 24, 2. Izen handi baten itzalaz, jente hanitxen adixkideguaz, eta gizonen maitetarzün berheziaz eztüzüla axolik.

Ezi gaiza horiek bihotzeko barreiarzün, eta ülhütarzün handiak erakharten zitizie.

Plazer harc nirozü zuri ene hitzen erraitez, eta gaiza estalien erakustez, untsa guaita bazeneza ene jitia, eta zure bihotzeko bortha ideki bazinizat.

Izan zite gogua emaile, eta orazione erraile; eta gaiza orotan, zure büria ümilia ezazü.


XXV. KAPITÜLIA


Zertan daguen bihotzeko bake osua, eta egiazko arimaren profeitia.


III 25, 1. Ene semia, nik erran dit, bakia eizten deiziet, ene bakia emaiten deiziet: bena ez mündiak emaiten dian bezala.

Orok bakia desiratzen die; bena orok