Orrialde:Maister 1757.djvu/252

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta aize beltzari, eztezala aizerik egin, eta izanen düzü phausü handi bat.


III 23, 5. Igorrazü zure egiaren argia, amurekatik lürra argi dezan, zeren ezpeiniz lür hüts, deusen hun ezten bat baizik, zük argi nezazün artio.

Jaits erazi ezazü gañetik zure grazia, zelüko ihitzaz busta ezazü ene bihotza, ixur itzazü debozioniaren hurak, lür gañaren trenpatzeko, eta hari frütü ezin hoberik erakharteko.

Goiti ezadazü ezpiritü, bekhatien pheziak, aphal erazi deitadan haur, eta ene desira oro zelüko gaizetan egon erazi zadazü; amurekatik zelüko izatiaren eztitarzüna gozatüz geroz, ahalke nadin lürreko gaizetzaz phensamentürik ükheitiaz.

Altxa nazazü, eta solta kreatüra ororen ezin irañen dian konsolazionetik: zeren ezpeita gaiza kreatü izan denik batere, ene arima osoki phausa erazi, eta konsola diruanik.

Jünta nazazü zuri, amuriuaren ezin soltatzen den oropiluaz: zü zihaur aski zirenen gañen, maite zütianaren, eta zü gabe, beste gaizek orok deus ere balio eztienian.